Edoskitze tailerrak eginen dituzte udan ere Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 16a, 19:00

Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko tailerrekin segituko dute udan ere. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.

Tailerrak uztailaren 13an eta abuztuaren 17an emanen dituzte, Lesakako Udalaren erabilera anitzeko gelan (Koskontako Bidea 7, 2.), 12:00etatik 13:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun