Etxalarko dantzariek dantza saioa eginen dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 15a, 19:00

Hirugarrenez dantza jaialdia antolatu dute Etxalarko dantzariek larunbaterako. Jaialdia 22:00etan izanen da herriko frontoian eta aurreratu dute berritasunak eta sorpresaren bat ere izanen dela.

Herriko dantzariak izanen dira protagonista nagusiak, baina zabaldu dutenez ez dira dantzari bakarrik izanen.  Dantzariekin batera musikariek eta kantu taldekoak ere parte hartuko dute emanaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun