Ekainaren 16an hasi eta 18an bukatuko da Etxalarko Haurraren Eguna

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 15a, 08:00
Haurraren Egunaren barrenean, ortziralean ipuinak irakurriko dituzte Etxalarren.

Etxalarko Haurraren eguna ekainaren 16an, ortziralean, eskolan hasiko da eta ekainaren 18an, igandean, bukatuko da frontoian.

Ortziralean, aretoan ipuin topaketa eginen dute. Ikasleek sortutako ipuinetatik ikasgelako bat aukeratuko da eta denen aitzinean irakurriko dute. Ondotik, oroigarri gisa, ikasle bakoitzari ipuin bat emanen zaio. Ipuinen kostua Altxata kultur elkarteak eta guraso elkarteak erdi bana ordainduz kudeatuko dute. Beraz, eskolatik bi elkarteei eskerrak eman dizkiete beraien parte hartzeagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun