Isidoro Fagoaga Musika Eskolako ikasleek kontzertu ederra eman dute Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 14a, 15:00

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek udako kontzertua eman zuten astelehenean. Eguraldi ederra zela aprobetxatuz, Herriko Etxeko plazara atera zituzten instrumentuak eta aurtengo ikasturtean ikasitako erakutsi zuten.

Heldu den astean hartuko dituzte oporrak musika eskolako ikasleek, baina, horren aitzinetik eskolako ikasle helduenek kontzertua emanen dute heldu den asteazkenean, hilaren 21ean 19:00etan Musika Eskolako areto haundian. 19:00etan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun