Argia moztuko dute bihar goizean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 14a, 07:30

Bihar, ortzeguna, argi mozketa eginen dute Arantzan 09:00etatik 12:30era. Zehazki, herrigunean, Azkilarrea eta Aientsa auzoetan eta Eguzkialdea auzoaren zati batean moztuko dute. Bordalarrean eta Eguzkialdeko zati batean (Albiz eta Aranibar baserrien inguruan) mozketak ez du eraginik izanen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun