Zahartzaro aktibo eta osasungarria ahalbideratu nahi duen Lesakako jubilotekak ate irekiak izanen ditu ekainaren 22an. Datorren ortzegunean, 11:00etatik aitzinera alde fisikoa zein kognitiboa lantzen duen zerbitzu hau ezagutzeko aukera izanen da.
Informazio gehiago 948 63 50 36 telefonoan edo jubiloteka@bortziriakgz.eus helbide elektronikoan.