Gaueko argazki tailerra antolatu du Lesakako Beti Gaztek ekainaren 17an

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 13a, 15:00
Gisa honetako argazkiak egiten dituen Pako Santxez izanen da larunbat gaueko argazki tailerraren gidaria. Argazkia: Pako Santxez

Larunbatean 22:30ean Lesakako plazan gelditu eta Agiñan eginen dute, Pako Santxezek gidatuta

Gaueko antzerki tailerra antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak ekainaren 17an. Pako Santxezek gidatuko du tailerra eta Agiñan eginen dute. Horretarako, larunbatean 22:30ean dute hitzordua Plaza Zaharrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun