XXIX. edizioa izanen da aurtengoa, eta parte hartzaileentzako bi ibilbide izanen dira. Alde batetik helduek 1.200 metroko desniblea duen 32 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, eta 8 eta 14 urte bitarteko haurrek 300 metroko desnibela duen 11 kilometrokoa.
Izen ematea irekia dago dagoeneko, eta esteka honen bitartez egin behar da. Federatuek eta bazkideek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta federatu gabeek edo bazkideak ez direnek 20 euro. Haurrek, aldiz, 10 euro ordaindu beharko dituzte. Egunean berean ere izanen da izena emateko aukera 08:00etan hasi eta 09:00ak arte. Kasu horretan 20 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzaileek.
Bi martxak 09:30ean hasiko dira Iamotenetik eta bertan bukatuko dira. Bidean anoa postuak egonen dira, eta bukaeran gosaria izanen da Gure Txokoa elkartean. Gainera, parte hartzaile guztientzat opariak izanen dira eta zozketa batean parte hartzeko aukera izanen dute.
Gure Txokoa elkarteak eskerrak eman nahi dizkie antolaketa lanetan aritu direnei zein opariak eman dituzten enpresei: Katea Bike, Biok, Martiko, Helmuga bizikletak, Caja Rural de Navarra, Sastrako Kirol Zerbitzuak, Garmendi Tx eta Lesakako Udal Kiroldegia.