San Juan egunaren harira Igantziko Baratzondo Elkarteak urtero egin ohi duen besta antolatzen ari da. Ereiaroaren 24an, larunbat goiza San Juan Xarren mezarekin hasi eta ondotik bazkaria eginen dute elkartean 14:00etan. Bazkal ondotik dantzaldia ere izanen dute Joxe Angelen eskutik.
Ereiaroaren 16ra arte izanen dute izena emateko aukera eta bazkide nahiz bazkide ez dena joan ahal izanen da bazkarira. Horretarako Axun Iribarren, Iñaki Goienetxe edo Tere Tabernarekin harremanetan jarri beharko dute.
Igandean Milagrora
San Juan eguna baino lehen, ereiaroaren 18an, igandean Milagrora joatekoak dira Baratzondo elkartekoak. Izena emateko epea bukatu zen, baina egitarau oparoa izanen dute igandean. 08:00etan aterako dira herritik eta Milagron goiza pasatu ondotik, Villa Castejón hotelean eginen dute bazkaria. Arratsaldea La Morean pasatu eta gero, herrira bueltatuta ogitartekoa janen dute Baratzondo elkartean, egunari bukaera emanez