Mugikortasun jasangarriaren aldeko Bizi-bestak Lesaka izan du topaleku

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 13a, 12:00
Lesakako plazan jokuak eta tailerrak izan zituzten jardunaldian parte hartu zuten txirrindulariek. Argazkia: Alicia del Castillo

Nasuvinsa-Lursareak sustatutako Bizi-Connect proiektuaren azken ekitaldia izan zuten larunbatean

Nafarroako, Akitaniako eta Euskadiko txirrindulari-zutabeak Lesakan elkartu ziren larunbat eguerdian bizikleta bidezko mugikortasun jasangarria sustatzeko. Lesaka BIZI-FEST topaketak bizikletaren erabilerari lotutako jardueren programa ludiko zabala eskaini uzen, eta, era berean, Bizi-Connect proiektuaren azken ekitaldia izan zen. Proiektu hori Nasuvinsa-Lursareak sustatu eta gidatu du, eta euroeskualdea osatzen duten hiru lurraldeek parte hartu dute.

Nafarroako txirrindulariak Sunbillako garbitokitik abiatu ziren eta Gipuzkoa eta Lapurdi aldekoak, berriz, Hondarribia eta Hendaiatik abiatu, Irunen elkartu eta denak Bide Berdean barna ailegatu ziren Lesakara. Harrera egin, jolastu eta bertako produktuen dastaketa izan zuten Kasino jatetxean. Ondotik, Bizi-kleta tailer eta jolasak izan zituzten, haurrentzako bizikletako trebetasun-zirkuituak, musika, tailerrak…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun