Berako Energia Berriztagarrien Komunitatea sortzeko bilera eginen dute ortzegunean

Ttipi-Ttapa 2023ko ekainaren 13a

Berako Udalak, Goienerrek eta Elhuyarrek sustatua EBK Energia Berriztagarrien Komunitatea eratzeko lanean ari dira Beran. Hainbat bilera egin dituzte azken asteetan, eta uda aitzinetik azkena eginen dute ortzegunean. Hitzordua 18:00etan izanen da Beralandetan.

Ekainaren 1ean egin zuten orain arteko azken bilera eta bertan EBK batek izan ditzakeen izaera juridiko desberdinak aurkeztu zituzten, kooperatiba-ereduan sakonduz. Bazkidetza motak azalduta, hemendik aitzinera hiru lan taldetan lan egitea da asmoa: proiektuen lantaldea, lantalde juridiko administratiboa eta komunitatea eta komunikazio lantaldea.

Eta hori izanen da ortzegun honetako bileran eginen dutena; lan taldeak eratzea, egitekoak errepasatzea eta lanean hastea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun