Bestak 2023

Fred Ramosen kartelak iragarriko ditu Lesakako sanferminak

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 13a, 07:00
Fred Ramos Lasagaren 'Pausu bat' lanak irabazi du sanferminetako kartel lehiaketa.

Programaren azal lehiaketa, berriz, Virginia Etxeparek irabazi du eta gibeleko azalarena Yan Jesus Cardosok

Lesakako sanferminetako kartel lehiaketan Fred Ramos Lasagaren Pausu bat izan da irabazlea eta 250 euroko sariaz gain, kartel horrek iragarriko ditu aurtengo Lesakako bestak. Programaren azal lehiaketari dagokionez, Virginia Etxepare Triguerosen Egun berexia izan da sariduna. Honek ere 250 euro hartuko ditu eta bere lana besta egitarauaren azalean ikusiko da. Zortzina lan aurkeztu zituzten lehiaketara.

Virginia Etxepareren 'Egun berexia' lanak irabazi du programaren azal lehiaketa.

Azalaren gibeleko aldeko lehiaketara, berriz, herriko ikasleek 149 marrazki aurkeztu zituzten eta Yan Jesus Cardoso Gomesek irabazi du lehen saria. Herriko dendetan erabiltzeko 100 euroko erosketa txartelaz gain, bere lana programaren gibeleko azalean argitaratuko dute.

Yan Jesus Cardosoren lanak irabazi du gibeleko azalaren lehiaketa, aurkeztutako 149 marrazkien artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun