Uxuri Portu lesakarrak Espainiako trial txapelketa ere irabazi du

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 12a, 20:00
Uxuri Portu, Espainiako txapelketako podiumeko koxkarik gorenean, larunbatean Caspen.

9-12 urteko nesken artean nagusitu zen larunbatean Caspen (Aragoi) eta Xabier Valverde zazpigarren izan zen kadete mailan

Espainiako trial txapelketa jokatu zen larunbatean Caspen (Aragoi). Lesaka trial taldeko Xabier Valverde Nafarroako selekzioarekin aritu zen kadete mailan eta zazpigarren egin zuen. Berriki Erregearen kopa eta Nafarroako txapelketa irabaziak dituen Uxuri Portuk, berriz, Espainiako txapelketa ere irabazi du, 9 eta 12 urteko nesken kategorian.

Caspeko proban zona naturalak zituzten eta zailtasun handikoak, baina halere bikain aritu ziren Lesaka trial taldeko gazteak.

Xabier Valverde larunbateko oztopoetako batean Caspen. Kadete mailan, Espainiako txapelketan zazpigarren egin zuen.

Uxuri Portu, larunbatean Caspen Espainiako txapeldun suertatu ziren bertze txirrindulari guztiekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun