Beratik Zegamara autoz joanen dira eta bertan ondoko ibilbidea osatuko dute: Aldaola, Linategi, Aizkorri, Sancti Spiritu eta Aldaola. Denera 10 kilometroko ibilbidea izanen da, 700 metroko desnibel positiboarekin.
Irteeran parte hartzeko ezinbertzekoa izanen da aitzinetik izena ematea parte hartzaileen kontrola izateko eta une oro informatuak egoteko. Horretarako 647 29 61 04 zenbakira whatsapp mezu bat bidali beharko da.
Hitzordua 07:00etan paratu dute Agerra Mendi Taldearen egoitzan, eta bertatik kotxeak antolatu eta 07:15ean aterako dira.
Agerra Mendi Taldea ez da gerta daitezkeen ezbeharren erantzule eginen.