Gizarte garapenean egiten duen lanarengatik Gipuzkoako Futbol Federazioaren saria hartu du Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 12a, 14:00
Gipuzkoako Futbol Federazioak saritutakoak, ortziralean Andoainen. Tartean da Ander Abuin, Beti Gazteko presidentea.

Lesakako klubak kultur eta kirol arloan egiten duen lana eta elkarteak biltzen duen boluntario sarea saritu dute

Gipuzkoako Futbol Federazioak Gipuzkoako Futbolaren Galaren bigarren edizioa ospatu zuen ekainaren 9an Andoaingo Bastero Kulturgunean. II. Gipuzkoako Futbol Sarietan hainbat sari banatu dira 2022/2023 denboraldian Gipuzkoako futbolean izandako ibilbide, lan edo jardueragatik garrantzia izan duten pertsona, klub eta erakundeei. Aipatzekoa da Lesakako Beti Gazte elkarteak saria hartu zuela, Gizarte Garapeneko lanagatik. Hain zuzen, Beti Gaztek kultur eta kirol arloan egiten duen lanarengatik saritu dute eta elkarteak biltzen duen boluntario sareagatik. Ander Abuin presidenteak hartu zuen saria.

Era berean, omenaldia egin zaio SD Euskaldunari bere mendeurrenean anfitrioi gisa jardun baitu. Azkenik, Gipuzkoako Futboleko mitoaren saria jaso du Jose Ignacio Garmendiak, 19 urtez S.D. Eibarreko atea defendatu zuenak.

 

Saridunak

Hona hemen Gipuzkoako Futbol Sarien bigarren edizio honetako sarituen zerrenda:

  • SD Euskalduna – Mendeurrena
  • Eibar (Emakumezkoen 1. RFEF Maila) – Talde nabarmendua
  • Amaikak Bat F.T. (Gizonezkoen Ohorezko Kadete Maila) – Kirol lorpena
  • Beti Gazte K.J.K.E – Gizarte Garapeneko lanagatik
  • Josu Cuesta Bardaji – Futboleko urteetako ibilbideagatik
  • Mohamed El Amine Tahar Mezzedek – Areto futboleko jokalari nabarmendua
  • Anna Riera Martin – Areto futboleko jokalari nabarmendua
  • Jose Mari Uzkudun Rodriguez – Areto Futboleko entrenatzaile nabarmendua
  • Javier Lasaosa Arrillaga – Areto Futboleko epaile nabarmendua
  • Laskorain K.E. – Areto Futboleko kirol lorpena
  • Eneko Ferradas Garcia (Añorga K.K.E.) – Entrenatzaile nabarmendua
  • Anaitasuna C.D. – Kiroltasun keinuagatik
  • Trintxerpe C.D. – Kiroltasun keinuagatik
  • Pablo Zamarbide Garcia – Epaile nabarmendua
  • Bergara K.E. (Gizonezkoen Jubenilen Euskal Liga) – Talde nabarmendua
  • Irabazi arte – Gipuzkoako futboleko baloreak
  • Odei Pérez Álvarez (Copaiba Areto Futbola) – Areto Futboleko gol onena
  • Cesia Soto Rubio (Hernani K.E.) – Emakumezkoen gol onena
  • Oier Parada Soler (SD Euskalduna) – Gizonezkoen gol onena
  • Real Sociedad S.A.D. – Klub nabarmendua
  • Javier Azpiazu Ugarte – Gipuzkoako futbolarentzat egindako lanagatik
  • José Ignacio Garmendia Mendizabal – Gipuzkoako Futboleko mito

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun