Jorge Agirre lesakarra Osasuna Promesas taldean ariko da

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 12a, 10:30

Jorge Agirre lesakarrak Real Sociedad talde nagusiarekin Osasunaren kontra gola egin zuenean, joan den aurredenboraldian.

Jorge Agirre de Céspedes (Lesaka, 2000) futbolariak Real Sociedad B taldearekin kontratua bukatu orduko Osasunarekin fitxatuko du, bigarren taldean aritzeko. Aipatzekoa da joan den aurredenboraldian Errealaren lehen taldearekin gola sartu ziola Agirrek Osasunari.

Berriki bukatu den denboraldi honetan Real Sociedad B taldearekin RFEF lehen mailan 36 jardunalditan aritu da Agirre (horietatik 16tan hasierako hamaikakoan) eta bi gol egin ditu. Bigarren mailara igotzeko promozioa jokatu du errealaren bigarren taldeak, baina ez du lortu. 2021-22 denboraldian Mirandés taldean utzirik aritu zen lesakarra.

Jorge Agirre de Céspedes jubenil mailan ailegatu zen Donostiako taldera, hamasei urte zituenean eta orain Iruñerako bidea hartuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun