10:00etan ailegatu ziren dantzariak herrira, eta hiru taldetan banatuta herriko hainbat txokotara joan ziren dantzariak. Talde bat Agerrara joan zen, bertze bat Legian barrena San Esteban karrikara eta Burga plazara eta azkena zahar etxera eta handik Eztegara karrikan barrena Matzadara.
Auzo bakoitzean emanaldia egin ondotik gosaria izan zuten, eta ondotik Iamotenean elkartu ziren denak. Handik, karrikabuelta egin zuten Merkatu plazara eta bertan talde guztiek elkarrekin dantza emanaldia egin zuten. Jende aunitz bertaratu zen ikustera.
Dantza emanaldia bukatuta kanpoko dantzariak Berako haurren etxeetara joan ziren bazkaltzera, eta eguna bukatzeko Jeiki Hadi taldearekin mutxikoak eta bertzelako dantzak dantzatu zituzten.