Kaxernako skate pista moldatzeko lanak egin ditu Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 12a, 16:00

Azken asteetan Kaxernan dagoen skate pista konpontzeko lanak egiten ari da Berako Udala. Pistara bertara irisgarritasuna hobetu dute, lur mugimendu eta sasi-garbitze lanak egin dituzte, aparkaleku bat egokitu dute, eta aisialdirako eremua izanen diren espazioak ere sortu dituzte. Horrekin batera, erabilera arauen seinalizazioa ere jarri dute eta heldu den egunetan segurtasunerako burdinezko hesiak paratuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun