Hasteko, Antoiun, bertso antzerkiak egin zituzten bertso eskolako ttikienek: Patxi errementaria eta Zazpi antxumeak. Hortik aitzinera, eta herriko toki jakinetan, lehengo eta oraingo, hango eta hemengo bertso-sortak kantatu eta aditu ziren. Aipatzekoak izan ziren Julen Zelaietak bertso neurri ttikiei kantatutako Ttikiak baina… edo Eneko Fernandezek berriki Beran eta Lesakan izandako uholdeak gaitzat hartuta egindako Euria behar zen baina. Ekhiñe Zapiainen Zerbitzari baten partez edo Baztan-Bidasoko bertsopaper lehiaketan sarituak izan diren Uxue Mesa Garmendiaren Udaberria Udabetia eta Ziortza Goia Mitxelenaren Kotxeko karneta ere kantatu zituzten.
Mundu bat bertso ere kantatu zuten plazan bertso eskolako kide guztiek, gitarraz lagunduta, plazara bildutako jendetzarekin batera.