Ohiko moduan, C mendi lizentzia edo aseguru partikularra dutenentzat izanen da bidaia. Bi egunetan, bi ibilbide mota izanen dituzte aukeran, luzea eta motza. Lehenego egunean, Frédanconetik Viadósko aterpera joanen dira eta bigarrenean, berriz, Viadósetik Pont du Pratera.
Izena emateko 626 11 81 23 telefono zenbakira deitu behar da eta izena ematerako orduan 50 euro ordaindu beharko dira Beti Gazteren kontuan. Ordainketa egin arte ez da erreserbarik konfirmatuko.