2008. urtean sortutako ikuskizuna da Hnuy Illa eta 2020. urtean berrikusi eta eguneratu zuten Kukai konpainiak eta Tanttaka Teatroak.
Joseba Sarrionandiaren poesian inspiratutako ikuskizuna da, idazlearen unibertsora dantza, kantu eta ikus-entzunezkoen bidez begiratzen duena, iradokizunaz betea. «Ate bat irekitzea bezala da, zerbait berria gerta dadin. Tonu ez izugarri alaiarekin, malenkoniatsuarekin apika… eta pozkorrarekin».