Ibardingo igoeraren VII. edizioa egin zuten Beran ekainaren 3an. 70 auto gidarik eman zuten izena eta azkenean 56k lortu zuten ibilbidea osatzea. Sortzez Doneztebekoa baina Lakuntzan bizi den Andoni Blas Arzelusek irabazi zuen, bigarren lekuan Arnau Dardans gelditu zen eta hirugarrenean Iker Palacios. Ondotik bestak segida izan zuen, parte hartzaileen eta zaleen afaria egin baitzuten Zalain ostatuan.
70 auto gidarik hartu zuten parte osotara, 4,3 kilometro eginez; bi txanda ofizial eta bertze bi entrenamenduko osatu behar izan zituzten, horietako bat librea.
Andoni Blasek (Speed Car GT) egin zuen denbora onena, (02:53.488), baina Lagun-Artea eskuderiako Arnaud Dardans (BRC B49) gertu ibili zen (02:56.345) bigarren postua eskuratuz. Iker Palacios (BRC B52) hirugarren izan zen (02:57.225).