'Yes, we fuck' dokumentala emanen dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 8a, 16:00

Goldatz Berako Talde Feministak deituta, 'Yes, we fuck' dokumentalaren emanaldia izanen dute larunbatean Beralandetan 17:30ean. Aniztasun funtzionala eta sexualitatea lantzen ditu dokumentalak. Honetarako, sei lagunek haien esperientziak eta sexualitatea ulertzeko eta bizitzeko modu desberdinak azalduko dituzte. Emanaldiaren ondotik solasaldia eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun