Bizi Connect bizikleta besta izanen dute ekainaren 10ean Lesakan

Behobia eta Sunbilla aldetik datozen txirrindulariek bat eginen dute Lesakako plazan.

Behobia eta Sunbilla aldetik datorren txirrindulariek bat eginen dute Lesakan, Bizi-Connect proiektuaren azken ekitaldian

Nafarroako, Akitaniako eta Euskadiko txirrindulari-zutabeak Lesakan elkartuko dira ekainaren 10ean, bizikleta bidezko mugikortasun jasangarria sustatzeko. Lesaka BIZI-FEST topaketak bizikletaren erabilerari lotutako jardueren programa ludiko zabala eskainiko du, eta, era berean, Bizi-Connect proiektuaren azken ekitaldia izanen da. Proiektu hori Nasuvinsa-Lursareak sustatu eta gidatu du, eta euroeskualdea osatzen duten hiru lurraldeek parte hartu dute.

Nafarroako txirrindulariak Sunbillako garbitokitik abiatuko dira larunbatean 11:30ean eta bide berdean barna ailegatuko dira Lesakara. Gipuzkoa eta Lapurdi aldetik, berriz, Hondarribia eta Hendaiatik abiatu, Irunen elkartu eta etorriko dira Lesakara. 13:00etan Euskadi, Akitania eta Nafarroako ziklisten topaketa eginen dute Lesakako Plaza Zaharrean eta bertako produktuen dastaketa izanen dute Kasino jatetxean.

14:00etatik 16:00etara Bizi-kleta tailer eta jolasak izanen dituzte frontoian, haurrentzako bizikletako trebetasun-zirkuituak, norbere bizikletarekin joan bizi-kleta diagnostiko tailerra ere eginen dute eta musika izanen da.

Antolaketa errazteko, parte hartzeko asmoa dutenek konfirmazioa bidaltzea eskatu dute, teknikaria1@lesaka.eus helbide elektronikora eta 662 64 81 81 whatsapp zenbakira. Sare sozialetan ere eman daiteke izena, Lesakako Bizibide Turismoaren orrietan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun