Lesakako San Fermin elkarteak Milagrora bidaia antolatu du ekainaren 15erako

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 7a, 13:00
Milagro bisitatuko dute Lesakako erretiratuek datorren ortzegunean.

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak Milagrora bidaia antolatu du ekainaren 15erako. Txartelak erosteko azken eguna ekainaren 11, igandea izanen da. Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 30 euro.

Ekainaren 15ean, datorren ortzegunean, 08:30ean, abiatuko da autobusa. Milagroko azoka ikusi eta 14:00etan Casa Antonio erretegian bazkalduko dute. Arratsaldean Erriberri bisitatuko dute, herrira bueltatu aitzinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun