Etxalarko Udalak langile bat kontratu nahi du udan albinteari laguntzeko

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 6a, 17:00

Etxalarko Udalak langile bat kontratu nahi du udarako, aldi baterako, eta lanaldi osoan albinteari laguntzeko

Interesatuek Etxalarko Herriko Etxean eman beharko dute izena eta horrekin batera eskaera eta curriculuma aurkeztu beharko dituzte.

Izena emateko azken eguna ortzeguna, ekainaren 8a izanen da eta 12:00ak baino lehen egin beharko da.

Ondotik, hauta proba ortziralean, hilaren 9an eginen dute 09:00etan Herriko Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun