Udaberriko erremonte profesionaleko finalerdietarako txartela lortu dute Otxandorenak eta Ionek

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 5a, 17:00
Otxandorenak eta Ionek behar zuten garaipena lortu zuten igandean Cintruenigon.

Igande goizean Cintruenigon 33-35 irabzi zieten Zeberio II.ari eta Otanori Udaberriko erremonte profesionaleko CaixaBank Sari Nagusiko final laurdenetako ligaxkako bederatzigarren jardunaldia jokatu zuten igande goizean Cintruenigon. Eloi Otxandorena doneztebarra eta Ionek 35-33 irabazi zieten Zeberio II.ari eta Otanori eta finalerdietarako txartela segurtatu dute. Zeberio II.a eta Otanok, berriz, final laurdenetako azken partida nahitaez irabazi beharko dute aitzinera egiteko.

Jaialdia hasteko partidan, Oses eta Dabid Mitxeo doneztebarrak 30-27 irabazi zieten Xuban Iturregi iruritarrari eta Baztani.

Gainera, jaialdi honetan, Cintruenigoko udalak eta Erremonte Fundazioak omenaldia eskaini zien Osasuna futbol taldean ari diren herriko bi futbolariri: Merche Izal Garciari eta Diego Moreno Garbayori. Azken honek ez zuen agertzerik izan eta bere gurasoek eta anaiak hartu zuten oroigarria.

Diego Morenoren gurasoak eta anaia eta Merche Izal, Cintruenigoko udaleko eta Erremonte Fundazioko ordezkarien artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun