Hainbat instrumentuan izena emateko aukera izanen dute ikasleek: akordeoia, trikitixa, tronpeta, tronboia, perkusioa, pianoa, flauta. klarinetea, saxofoia, gitarra eta txistua.
5 urtetik aitzinerako umeek, musika ikasi eta gozatzeko aukera dute. Hortaz gain, 13 baino zaharragoek, solfeorik gabe musika tresnaren bat jotzeko aukera ere badute.
Azkenik, oinarrizko musika ikasketak dituzte 13 urtetik gorako ikasleek Gazte eta Helduen Musika Taldeak ikasgaian izena ematen ahalko dute, bertan, norberaren bakarkako lanaz gain, bertze lagunekin talde lanean ikasteko eta disfrutatzeko modua izanen dute.
Izen ematea Lesakako Herriko Etxean eta lesaka.eus estekaren bitartez egin behar da. Informazio gehiago lortzeko 948 63 70 05 eta 948 63 80 07 zenbakira deitu daiteke.