Aurten ere kirol udalekuak antolatu ditu Manttale Mendi Lasterketa Taldeak Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 3a, 11:00

2011 eta 2017 urte arteko haurrentzako udalekuak izanen dira eta uztailaren 3an hasi eta 28an bukatuko dira.

Astelehenetik ortziralera elkartuko dira egunero 09:30ean hasi eta 13:00ak arte eta haur bakoitzeko 110 euroko prezioa izanen du. 

Izena emateko esteka honen bidez egin beharko da, eta zalantzak argitzeko hainbat bide ere paratu dituzte: 618 96 67 22 telefono zenbakia eta manttaletaldeaudalekuak@gmail.com helbide elektronikoa.

Dagoeneko eman daiteke izena eta ekainaren 20a izanen da azken eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun