Matrikulazio kanpaina hasiko du Lesakako Udal Musika Eskolak

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 2a, 14:00

Lesakako udal musika eskolako zeharkako txirula ikasleak kontzertu batean.

2023-2024 hurrengo ikasturteari begira, ekainaren 5etik 16ra, ikasle berriek, Lesakako Udal Musika Eskolan izena emateko aukera izanen dute. Bortz urtetik aitzinerako umeek, musika ikasi eta gozatzeko aukera dute. Horretaz gain, 13 urte baino gehiago dutenek, solfeorik gabe musika tresnaren bat jotzeko aukera ere badute.

Azkenik, oinarrizko musika ikasketak dituzten 13 urtetik goitiko ikasleek, Gazte eta Helduen Musika Taldeak ikasgaian izena ematen ahalko dute. Bertan, norberaren bakarkako lanaz gain, bertze lagunekin talde lanean ikasteko eta disfrutatzeko modua izanen dute.

Abuztuaren 28tik irailaren 1era, izena emateko bertze epe bat irekiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun