Goizean goizetik nabarituko da mugimendua herrian, 08:30ean hasi eta 11:30ak bitartean autoen egitazpen tekniko eta administratiboak eginen dituzte. 12:30ean jakinaraziko dute lasterketarako onartutako ibilgailuen zerrenda, eta horien aurkezpena ere eginen dute. Ordu berean itxiko dute Bera eta Ibardin lotzen dituen NA-1310 errepidea.
13:30ean abiatuko da lasterketako lehen parte hartzailea eta 4,3 kilometroko ibilbidea osatu beharko du Altzatetik hasi eta Ibardingo kaxkoraino. Parte hartzaile guztiek beren lana bukatuta, Toki Ona institutuko patioan banatuko dituzte sariak arratsaldean.
Eguna bukatzeko afaria eginen dute Zalain jatetxean, eta afaria bukatzean Oier Mendizabal DJ-ak musika paratuko du Xuga ostatuan.