Gasteizko hilketa matxista salatzeko kontzentrazioa egin dute Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 1a, 09:30

Herriko Goldatz talde feministak deituta, Gasteizko hilketa matxista salatzeko kontzentrazioa egin zuten atzo Berako Mukixu zubian. 'Basakeria matxistak hiltzen gaitu. Aski da' lelopean elkartu ziren, eta salatu zuten bi astetan bi emakume erail dituztela Euskal Herrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun