Ekaineko larunbatetan auzolanean aritzeko deia egin dute Arantzan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 30a, 17:00
Artxiboko argazki batean, Arantzako Bordalarrea auzoan auzolanean.

Auzolanerako deialdia egin du Arantzako Udalak. Zehazki, ekaineko larunbat guztietan herri kaskoan hainbat lan egin nahi ditu. Parte hartu nahi dutenek udaletxean izena eman beharko dute.

Aipatu behar da 18 eta 55 urte bitarte dituzten herritarrek auzolana egin behar izaten dutela Arantzan, ezindu fisiko, psikiko eta zentzumenezkoek izan ezik. Ezta preso daudenek ere. Herritar bakoitzari urtean hamar orduko saioa tokatzen zaio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun