Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sariak banatu ditu Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 30a, 09:00
Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako saridunetako batzuk.

Lehen Hezkuntzako 68 ikaslek herriari buruzko hogeita hamar galderei erantzun diete

Elkartearen astearen barrenean, Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sariak banatu ditu Beti Gaztek. Denera, Lehen Hezkuntzako 68 ikaslek parte hartu dute herria hobeki ezagutzeko 30 galderak proposatzen dituen lehiaketan.

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. Maila hartzen dituen A kategorian, Aitor Mutuberriak eta Enai Iribarrenek (Dragoiak) lortu dute lehen saria, Oihan Lasak eta Iraia Maritxalarrek (Futbolariak) bigarren saria eta Libe Irigoienek eta Eneritz Muñoak (Tximeleta bihurriak) hirugarren saria.

B kategorian (3. eta 4. maila), lehen saria Enara Ariztegi Antxordokik eskuratu du, bigarrena Mikel Garcia Igoak eta hirugarrena Urko Telletxea Morantek.

C mailan, azkenik, (5. eta 6. maila), lehen saria Amets Lasa Perezek eskuratu du, bigarrena Kemen Garro Ordokik eta hirugarrena Jare Maia Arotzenak.

 

Beti Gazteren Astearen lehen asteburua

Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sari banaketaz gain, Beti Gazteren Asteko lehen ekintzak egin dituzte asteburu honetan. Aurre-benjaminen futbol txapelketa jokatu zen, Beti Gazte Kantarik Lesakako abesbatzarekin batera kantatu zuen eta lerro dantza taldeak ere bere emanaldia eskaini zuen larunbatean plazan. Igandean, Iciar Mikelperizenarekin azken pintura saioa egin zuten ttikiek.

Lerro dantza emanaldia larunbat arratsaldean plazan.

Iciar Mikelperizena margolariarekin ikastaroa egindakoek beraien lana erakutsi zuten.

Aste honetan bertze hainbat ekitaldi antolatu ditu Beti Gaztek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun