Nafarroako trial txapelketa ere irabazi du Uxuri Portu lesakarrak

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 29a, 17:00
Hasiberri misto kategorian Nafarroako txapeldun suertatu zen Uxuri Portu lesakarra larunbatean Lizarran.

Berriki Espainiako trial kopa irabazi ondotik, larunbat honetan Lizarran jokatutako Nafarroako trial txapelketa ere irabazi du Uxuri Portu lesakarrak. Hain zuzen, hasiberri misto kategorian lortu zuen garaipena Lesakako txirrindulariak eta Nafarroako txapeldun suertatu zen.

Uxuri Portu, Nafarroako txapeldun.

Lesaka trial taldeko Xabier Valverdek ere lan bikaina egin zuen Lizarran. Oraindik kadete mailakoa izan arren, helduekin batera lehiatu zen elite mailan eta bosgarren postua eskuratu zuen, hirugarren Nafarroako txirrindularien artean.

Xabi Valverde Lizarrako probako oztopo batean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun