Ainhoa Etxegarai eta Alberto Fagoaga laugarren izan dira Euskal Herriko arpana txapelketa mistoan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 29a, 18:00

Euskal Herriko arpana txapelketan parte hartu zuten bikoteak, larunbatean Agurainen.

Berako eta Arantzako kirolaria podiumean sartzetik hiru segundora gelditu ziren

Euskal Herriko arpana txapelketa mistoa jokatu zen larunbatean Agurainen. Eskualdeko kirolariek, Berako Ainhoa Etxegaraik eta Arantzako Alberto Fagoagak lan ona egin zuten eta laugarren sailkatu ziren, podiumetik hiru segundo eskasera. Iraizotzeko Josetxo Barberena eta Eltsoko Ainhoa Iraizoz dira Euskal Herriko txapeldun.

Bikoteek 45 ontzako enborrari hamabortz ebaki egin behar zizkieten eta Ainhoa Iraizoz eta Josetxo Barberena nafarrek, Jon Lapazaran eta Garbiñe Lopez de Uralderekin izan zuten lehiarik estuena. Azkenean, nafarrek 4 minutu eta 13 segundo behar izan zituzten lanak burutzeko eta arabarrek zazpi segundo gehiago (4.20). Podiumeko hirugarren posturako lehia oraindik estuagoa izan zen eta Uxue Ansorregik eta Julen Kañamaresek lortu zuten (5.48). Berako Ainhoa Etxegaraik eta Arantzako Alberto Fagoagak hiru segundo gehoago behar izan zituzten (5.51). Ondotik sailkatu ziren Maria Iraizoz eta Iñaki Barberena (6.16), Estibaliz Cidad eta Andoni Elizondo (6.25), Ainitze Perez eta Julen Iturraspe (8.23) eta Olga Artiñano eta Txutxi Larrazabal (11.36).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun