EH Bilduk 835 boto eskuratu ditu eta zazpi zinegotzi izanen ditu, azken agintaldi honetan baino bat gehiago eta Geroa Baik 571 eskuratu ditu eta lau zinegotzi izanen ditu
EH Bilduko Ladis Satrustegik segituko du alkate Lesakan bertze lau urtez eta azken agintaldi honetan baino zinegotzi bat gehiago izanen du gainera, 7. Duela lau urteko boto kopuru berdintsua mantendu du Lesakan, baina Geroa Baik ia 200 boto galdu ditu, parte-hartze ttikiagoaren erakusgarri. EH Bilduk 835 boto eskuratu ditu eta, beraz, zazpi zinegotzi izanen ditu. Geroa Baik, berriz, lau zinegotzi izanen ditu.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.