Nagusitasun osoz irabazi du EH Bilduk Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 28a, 23:30

EH Bilduko Aitor Elexpuru izanen da bertze lau urtez Berako alkatea. 1.178 boto eta 9 zinegotzi izanen ditu, aitzineko legegintzaldian baino bi zinegotzi gehiago. Bigarren indarra Herrirako Taldea izan da 274 botorekin eta bi zinegotzirekin. Hirugarren indarra Geroa Bai izan da 130 botorekin, laugarren indarra UPN 105 botorekin eta bortzgarren PP 25 botorekin. Hiru talde horiek ez dute zinegotzirik lortu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun