Elizondoko Koro Ttikik eta Toki Onako irakasleek emanaldia emanen dute Beran asteazkenean

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 30a, 07:45
Elizondoko abesbatza ttikiko parte hartzaileak tailer batean.

Iaz bezala aurten ere Berako Toki Ona institutuko hainbat irakasleek kantu tailerra egin dute Maki Urtasunen eskutik. Ikastaroan ikasitakoa plazaratuko dute asteazkenean Berako Kultur Etxean 18:30ean eginen duten emanaldian. Elizondoko Koro Ttikirekin batera osatuko dute emanaldia. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun