Interneteko nabigatzaileak eta posta elektronikoa euskaraz paratzeko jarraibideak bildu ditu bideoan Bortzirietako Euskara Mankomunitateak

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 27a, 11:00

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak inguru digitala euskalduntzeko zenbait jarduera biltzen ditu bere plan estrategikoan, eta horren barrenean, ordenagailuan Interneteko nabigatzaileak eta posta elektronikoa euskaraz paratzeko jarraibideak ematen dituen bideoa egin dute. 

Mankomunitateak zabaldu duen oharrean dioenez, «bizitza digitalak garrantzi handia du egungo gizartean. Izan harremanetan, izan lanean, izan aisialdian, bizitza errealak digitalarekin partekatu behar ditu hartu-eman horiek guziak. Horregatik, ingurune digitalean ere euskarak bere lekua izan behar du, eta euskaldunek ere beren hizkuntzan komunikatzeko aukera izan behar dute».

Gaur egun telefonoko aplikazio eta ordenagailuko software gero eta gehiagok ematen dute aukera euskaraz konfiguratzeko,  eta  kasu horietan, erabiltzaileari dagokio hurrengo pausoa ematea eta horiek euskaraz erabiltzea erabakitzea.

Hiru bideoko sortan bigarrena da orain kaleratu dutena. Aitzinetik, sare sozialak euskaraz paratzeko jarraibideak bildu zituzten bertze bideo batean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun