Ikasturtean landutakoa erakusteko aukera izanen dute gazteek eta ohikoa den gisan, goizeko saioak ikasleentzat izanen dira, eta arratsaldeko saioetan ateak irekiak izanen dira. Emanaldi guztiak Kultur Etxean izanen dira.
Asteazkenean, maiatzaren 31n, ikasleentzako saioak bakarrik izanen dira. Saio bikoitza eginen dute, 11:00etan eta 13:00etan eta Labiaga Ikastolako DBH2ko ikasleek Eta orain zer eta Donibane Lizeokoek Ez goaz inora obrak taularatuko dituzte.
Ortzegunean, ekainaren 1ean Jesusen Bihotza ikastetxeko ikasleek Hazi magikoak obra emanen dute, 12:00etan ikasleentzako eta 18:00etan nahi duten guztientzako.
Ortziralean, 10:00etan Ricardo Baroja eskolako 4. mailako ikasleek A ze nahastea obra emanen dute, eta 12:00etan Labiaga ikastolako 5. mailako ikasleek Alizia mundu miresgarrian. 18:00etan bi lanak taularatuko dituzte berriz.