Osasun zerbitzu duinaren aldeko elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 26a, 07:30

Bortzirietan (ez Bortziritan parkartan gaizki idatzita duten bezala) osasun zerbitzu duina behar dugu! goiburupean elkarretaratzea egin zuten maiatzaren 25ean, ortzegun arratsaldean Lesakako osasun zentroaren aitzinean. Azken hilabeteetako eskakizunei eutsiz, hainbat lagun bildu ziren Lesakako osasun zentroaren aitzinean, baina oraingoan, bertatik abiatu eta karrikaz karrika plazaraino manifestazioa ere egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun