Bankako Menditarrak arduratuko dira bazkaria alaitzeaz, eta otordurako txartelak Elutsan, Herriko Ostatuan eta bizum bidez erosi daitezke maiatzaren 29a baino lehen. Helduen txartelak 25 euro balio du eta haurrenak 12 euro.
Bizum bidez txartela hartzen duenak 673 681 536 zenbakira egin behar du ordainketa eta izena eta pertsona kopurua ongi adierazi beharko dira.
Otorduan, lehiaketako gasnak dastatuko dituzte.