Igantziko mus-tximista txapelketako azken saioa eginen dute maiatzaren 26an

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 24a, 20:00

Ortziralean 22:00etan hasiko dira Biltokin eta sariak ere bereziak izanen dira

Ortzirale honetan, maiatzak 26, eginen dute Igantziko Biltoki elkartean mus-tximista txapelketako denboraldi honetako azken saioa. Sariak ere bereziak izanen dira noski. Ortziralean 22:00etan hasiko da txapelketa. Izen ematea momentuan eginen da eta bikote bakoitzak parte hartzeko 20 euro ordaindu beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun