Señora sariketako finalean kantatuko du Maddi Ane Txoperena bertsolari lesakarrak

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 24a, 13:00
Maddi Ane Txoperena bertsolaria Bilboko saioan kantari.

Oñatin eginen dute larunbatean Señora sariketako finala. Bertan kantatuko du Maddi Ane Txoperena Iribarren bertsolari lesakarrak, Bilboko saioan finalerako txartela lortuta

Maiatzaren 6an Bilbon eta maiatzaren 13an Erratzun egindako kanporaketen ondotik, larunbatean, hilaren 27an bukatuko da Señora sariketa Oñatin. Sei bertsolari ariko dira kantuan bertan: Maider Arregi Markuleta, Eli Zaldua Barquin, Janire Arrizabalaga Munduate, Iruri Altzerreka Martinez, Eli Pagola Apezetxea eta Maddi Ane Txoperena Iribarren lesakarra. Ainhoa Larretxea Agirre beratarra ariko da gaiak jartzen. 

Saioa 17:00etan izanen da larunbatean Verdury Hall gaztelekuan. Sarrerak oraindik eskuragarri daude esteka honetan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun