Maiatzaren 19an antolatutako pizza gauean giro bikaina izan zuten Igantziko Biltoki elkartean. Jende ausarki ibili zen Igantzin bizi den Fabio pizza egile maisuaren eskutik egindako pizza goxoak dastatzera. Ortziralean 20:30 aldera ireki zituen Biltokik ateak eta gaia guzia bukatu arte aritu ziren jo eta su lanean.
Mota guzietako pizzak jan ondoren ederki hornituta etxeratu zen jendea. Ekitaldi honen bidez pizzen salmentarekin irabazitako dirua Dojo Seiryu eskolara bideratuko da. Biltokik ostatuarekin ateritako dirua, berriz, elkarterako izanen da. Gau entretenigarria eta solidarioa aldi berean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!