Kanpainako ekitaldi nagusia egin du Lesakako EH Bilduk

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 22a, 18:00

Hauteskundeei begira, hainbat hitzordu egiten ari da egunotan Lesakako EH Bildu. Joan den ortziralean, adibidez, kanpainako ekitaldi nagusia egin zuen plazan. Ladis Satrustegi EH Bilduren Lesakako alkategaiarekin eta zerrenda osatu duten gainerako ordezkariekin batera, bertan izan ziren Adolfo Araiz eta Xebe Txoperena Nafarroako Parlamenturako EH Bilduren zerrendan bigarrena eta laugarrena direnak.  Argazkiak: Mikel Leiza Igarzabal.

Ondoko egunetan bilerak eta bertzelako hitzorduak egiten segituko du Lesakako EH Bilduk:
  • Mendia eta auzolana: Maiatzaren 23an 19:00etan mendiaz eta auzolanaz ariko dira, 19:00etan.
  • Alkaiaga eta Zalain Zoko: Maiatzaren 24an zelaian 19:45ean bilduko dira.
  • Bertako ekoizleak: Ekoizleengana ere hurbildu nahi du EH Bilduk eta hilaren 25ean 19:00etan egin du deialdia.
  • Pintxo pote musikatua: Kanpaina borobiltzeko 19:00etan lokalean geldituko dira eta 20:30ean Plaza Zaharretik abiatuta pintxo pote musikatua eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun