Auzolanean aritu diren herritarrei eskerrak eman dizkie Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 22a, 13:30

Larunbat goizaldeko euri erauntsiek kalte nabarmenak eragin zituzten Lesakako Bittiria karrikan. Lur jauzi bat izan zen zenbait etxeren gaineko aldean eta horrek uholde haundia sortu zuen, etxeetan ura sartzeraino. Sortutako kalteei erantzuteko auzolanean aritu dira asteburuan lesakarrak eta herritar guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie Lesakako Udalak: «Momentu zailetan ere herri bat garela erakutsi dugu».

Argazkiak: Lesakako Udala.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun