167 mendizalek osatu dute Berako Mendi Itzulia

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 22a, 19:00

Atzo egin zuten Berako Mendi Itzuliaren XV. edizioa. Parte hartzaileek bi ibilbide izan zituzten aukeran, 26 kilometroko luzea eta 22ko motza. Denera, 167 mendizalek hartu zuten parte

Agerra Mendi Taldeko Ibai Iturriak TTIPI-TTAPAri kontatu dionez, egunaren balorazio «positiboa» egin dute: «Inork ez zuen arazorik izan, ez zen istripurik egon eta balorazioa positiboa da. Jendeak erran digu ongi pasatu zutela, eta ibilbidea gustatu zitzaiela». 

Larunbatean goizaldean izandako uholdeak tarteko, kezka puntu bat zutela azaldu du Iturriak: «Larunbatean urak herrian eragindako kalteak ikusita, pentsatzen genuen mendia gaizki egonen zela. Lan taldea antolatu genuen mendira ikustera joateko, eta dena ongi zegoela ikusi genuen, hasierako malda bat salbu. Alternatiba erraza zen, eta mendizaleak Herriko Etxeko maldatik bideratu genituen». 

Eguraldiari dagokionez ere, zortea izan zutela kontatu du: «Nahiz eta prezipitazioa eginen zuela aurreikusia zen idor mantendu zuen. Laino pixka bat zegoen Larhunen, baina hori aurreikusia genuen, eta ongi markatu genuen ingurua». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun