'Kalean musika' kontzertua emanen dute asteartean Berako musika eskolako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 20a, 08:00

'Kalean musika' izeneko emanaldia berezia emanen dute Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek asteartean, hilaren 23an Toki Ona institutuko estalpean. Bertan, adin bera duten eta instrumentu desberdinak jotzen dituzten ikasleek elkarrekin joko dute. Emanaldia 17:00etan izanen da. 

Astearteko emanaldia, ordea, ez da musika eskolak heldu den egunetarako antolatutako ekintza bakarra. Ekainaren 7an, musika eskolako irakasleek Berako zirkoa kontzertu pedagogikoa emanen dute Labiaga Ikastolako eta Ricardo Baroka eskola publikoko ikasleentzat. Bi saio izanen dira, 10:00etan eta 12:00etan. 

Horrez gain, ekainerako ere bi emanaldi aurreikusi dituzte, baina, horien berri aitzinerago emanen dute. 

Aurrematrikula egiteko aukera 

Emanaldiez gain, hilaren bukaeran, maiatzaren 29an hasi eta ekainaren 9ra bitartean aurrematrikula egitekoa epea izanen da. Horren barrenean, instrumenturen bat probatu nahi dutenek, maiatzaren 29tik ekainaren 1erako epea izanen dute horretarako. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun